martes, 18 de enero de 2011

3D Telebista

3D kontzeptuak(irudiak ikusteko modu berria,hiru dimentsiotan) pasa den urtean harrera bikaina izan zuen mundu osoko zinemetan, baina orain teknologi berri hori gure etxeko saloietara gerturatzen da.Etxeko telebista 3Dn ikusteko aukera Blu-ray berri batek ematen digu,Panasonic edo Sony bezalako markak garatu dutena.
Aukera hau telebistan ikusi ahal izateko betaurreko espezialak beharko dira,bi LCD lente txiki edukiko dutenak,horrela imagina modu erreal eta tridimentsional batean ikusiko dugu, gure begietara 2Dn baino informazio askoz gehiago iritsiz.

Adituak diotenez hemendik bi edo hiru urtera zuzeneko gertakariak hiru dimentsiotan ikusteko gai izango gara gure etxeko telebistan,futboleko championseko finala adibidez.

Hona hemen telebistaren historiaren zati txiki-txiki bat eta 3D telebista berria

Albistegiak modu egokian

Albiste hau dinamismoaren eta gaur eguneko kazeta modernoaren adibide da.Ikusleak biltzeko bideak erabiltzen ditu,irudi asko sartuz,pertsonak desberdinen iritzi eta ikuspuntuak erakutsiz,bideoak eskainiz,datuak emanez...azken finean,modu dinamiko batean lan eginez jarraitzaileak erakartzen ditu eta atseginagoa da albistea  ikustea edo arreta jartzea.Oso egokia da,asmatu dute, albistean eragiten duten faktore guztiak kontuan hartzea,horrela angelu guztietatik aztertu ahalko dugu informazioa,gure ondorio eta enfoke propioa emanez.
Hortaz,mota honetako albisteak jorratzeko era da gaurko eta etorkizuneko bidea,beti ere teknologia berriekin batera aurrerapausoak emanez eta ikusleekin harremana galdu gabe.






viernes, 14 de enero de 2011

Martin Scorsese zuzendari ezagunak "Boardwalk Empire" telesaiarekin estreinatuko da pantaila txikian

Mafiari buruzko telesai hau abenduaren 13an estreinatuko da, zuzendari Estatu Batuarra mafiaren munduaren jarraitzaile izenpetu da -"Mafia mundua liruratzen nau"- esan zuen telesaiari buruzko galdeketa batean. Jakina da Hollywooden gai honek filma asko eta asko egiteko balio izan duela eta gai oso jorratua izan dela, baina Martin Scorsese zuzendariari esker gailurrera iritsi zen, bere filma "Uno de los nuestros" esker.
Zuzendari amerikarrak esan duenez, hogeitamar urtez egon behar izan du zai ezaugarri hauetako telesai bat egiteko, hortaz,interes eta arreta handia ipini du bere azken eta berarentzat berria den lan honetan.
Atlantic Cityn, New Jerseyko hiri batean ematen dira telesaiaren trama guztiak, hogeigarren hamarkadan murgilduta. Lan hau posible izateko 225 aktore, 300 tekniko eta 2.000 extra behar izan dira eta izugarrizko estenatokia sortu behar izan dute, "Roma" edo "Deadwood" telesai ezagunetan egin zen antzera.

Lan honetan Steve Buscemi, Robert Clohessy eta Gretchen Molen mailako aktoreak parte hartzen dute telesaiaren lehen hamaika kapituluetan, HBO katean emitituko dira eta luzerako joango dela ematen du, gendearengandik oso ondo onartua izan bait da.

CES 2011: ordenagailu tableten urtea

Denok dakigu komunikabideen mundua etengabe garatzen dela eta bide horretan zer ikusi handia du teknologiaren aurrerapen etengabeak.
Egun hauetan Las Vegas-en munduko teknologi feriarik garrantzitsuenetarikoa gauzatzen hari da, CES delakoa, eta bertan urteko "bonbazoa" izango dena ikusi ahal da: ordenagailu tabletak.Sagarraren marka, mundialki ezaguna, apple, urtero bezala ez da Las Vegas-en ikusten utzi, baina berak ateratako iPad-en antzekoak dira aipatutako tabletak, hortaz, konpetentzia izugarria dago merkatuan nahiz eta iPad 2 ateratzeko asmoa izan, merkatuaren errege jarraitzen izateko.
Tableta hauek taktilak dira eta funtzio asko betetzeko gai dira; negozioetarako, entretenimendurako,komunikatzeko...balio dute eta marka asko eta askok beraien modeluak prestatzen hari dira, esan dutenez 2011-n milioika aparatu salduko dira eta merkatuan oso azkar zabalduko dira negozio borobila bihurturik.
Hortaz,prest egon, badatoz tabletak!

martes, 11 de enero de 2011

"RSS"; Dena eskura

Teknologi berri hau,"RSS"-ak, informazioaren hartzaileari(zein irakurketa sistema aproposa du) automatikoki informazio berritua bidaltzea ahalbidetzen du,oso pratikoa eta eguneratua izanik.Berrikuntza hau El Pais egunkariak erabiltzen du bere edizio digitalean,adibidez, gai ezberdinak ordenaturik agertzen dira eta oso erraza da eskuratzeko."RSS" bidez informazioa,titularrak, jasotzeko "agregagador" deritzon programa ezarri behar duzu,bestela zure web zerbitzu gogokoenetarikotik erantsi zaitezke.