viernes, 14 de enero de 2011

CES 2011: ordenagailu tableten urtea

Denok dakigu komunikabideen mundua etengabe garatzen dela eta bide horretan zer ikusi handia du teknologiaren aurrerapen etengabeak.
Egun hauetan Las Vegas-en munduko teknologi feriarik garrantzitsuenetarikoa gauzatzen hari da, CES delakoa, eta bertan urteko "bonbazoa" izango dena ikusi ahal da: ordenagailu tabletak.Sagarraren marka, mundialki ezaguna, apple, urtero bezala ez da Las Vegas-en ikusten utzi, baina berak ateratako iPad-en antzekoak dira aipatutako tabletak, hortaz, konpetentzia izugarria dago merkatuan nahiz eta iPad 2 ateratzeko asmoa izan, merkatuaren errege jarraitzen izateko.
Tableta hauek taktilak dira eta funtzio asko betetzeko gai dira; negozioetarako, entretenimendurako,komunikatzeko...balio dute eta marka asko eta askok beraien modeluak prestatzen hari dira, esan dutenez 2011-n milioika aparatu salduko dira eta merkatuan oso azkar zabalduko dira negozio borobila bihurturik.
Hortaz,prest egon, badatoz tabletak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario